XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Naitanaiez oartu bear izan ziran, oraindik gudaroztearen barrengo auzia zan zigorketa ori, laister zabalduko zala inperio-lur osoko kristaudi guztira;
pentsatzekoa bait zan Galerio ez zala gudaroztearen barruan kristauak zigortzen jarraitzeko gauza izango, ortarako Diokleziano Inperatore Nagusiaren onespenik izan ez ba'lu.
Ta, ala gertatu ere zan.
303'an eta 304'ean odoletan genduan Kristaudi guzia, Diokleziano'k emandako lau agindu ankerren ondorioz.
Ispani'n Datianus izeneko Epaille Nagusi bat dakusgu Diokleziano'ren aginduak beteerazteko eginkizunean buru-belarri sarturik.
Ez dakigu zergaitik joan zan Jaun au Zaragoza'ra, baiñan an, Balerio gotzaia eta Bixente goidiakonoa baitu, ta Balentzi'ra eraman zituan berekin katigu.
Bein Balentzi'n, bere epai-gelara deitu zituan Daziano'k.
Bixente izan zan epaille aren aurrean mintzatu zana.
Ez omen zuan ba Balerio'k ezer esan.
Ezberdiña izan zan biei-buruz Daziano'k artu zuan erabakia.
Balerio, agian agure zarra zalako, erbestera jaurti zuan.
Askoz gogorragoa izan zan Bixente'rekin: oni fedea ukaerazteko asmoa arturik bait zeukan.
Balerio'k iparraldera jo zuan, eta Galietara, eta an Eure ta Loira ibaien lurraldean aurkitzen dan Anet errira baztertu zitzaigun.
Eta il ere, an bertan il zitzaigun.
Baiña izan zuan, aurretik, gaurko Granada'ren alboan zegoan Iliberris edo Elbira'ko kontziliora joateko adiontasuna, eta, baita, Anet'en Donebixente'ren omenez, aren eriotz miresgarriaren berri jakin zuan bezain laister, eliz bat eraikitzeko betarik naiko.
Istillu gorriak izan zituan bitartean Donebixente'k.
Bazekian Bixente'k ori dana zetorkiola gaiñera, eta onela itzegiñerazten dio Prudentzio'k, Daziano'k fedea ukatzeko eskatzen dionean: